XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

23 Otoi ta baru egin ondoren, zarrak eliz bakoitzean buru yarri zituten, ta siñestun egiñak zitzazkion Yaunari, gorantzi zizkioten (23) Otoi ta baru... Baruak, berez, yan edateko urritasuna izanda ere askotan, otoyarekin diyoanean, edozein laztasun ta ildura esan nahi du. Otoi ta barua alkar lagun izanik, emen Bidaliek, ta beti Eliz Ama deunak agintzen ditu arazo estuetan. Emen daukagu benetan ardurazko arazoa: esku-ezarrtzez (gerkeraz cheirotonéasantes) Paul ta Barnaba'k egindako gotzai ta apaizen auteskundea .

24 Pisidi igarota, Panpili'ra etorri ziran, ta Yainkoaren itza Perge'n aldarrikatuta, yetxi ziran Atali'ra.

25 Andik itxasoz Antiokei'ra yo zuten.

26 Antxetik ere burututako arloarenzat irten izan ziran Yainkoaren adeyari egotzita.

27 Ara ezkero, eliza bildu zuten ta Yainkoak beren bidez egiña baita atzerritarrei siñeste-atea nola iriki zien ere zeatz azaldu zieten.

28 Arrezkero ikasleekin gelditu ziran alde bateko.

Eztabaidak erdainkuntzaz.

Yudai'tik yetxitako batzuk senideei zerakaskieten: Mois'en ekanduz erdaindu izan ezik, ezin yarei izan zerate.

2 Alderdiak andik sorrtu ziran; ta ez zan ariña Paul ta Barnaba'k ayekin zekarrten eztabaida.

Erabaki zan, zeraz, Yerusalen'a Paul ta Barnaba beste alderdiko batzuekin igotzea, bidali ta zarrekin auziaz yarduteko.

3 Elizak artarakotuta, ba.

Poinike'n ta Samari'n barrna ziyoazan, atzerritarren onbideratzea azalduz, senide guziei poz aundia zekarrkietela.